Ardoarabak bisita eta dastaketa egingo ditu berriro Batzar Nagusietan - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Ardoarabak bisita eta dastaketa egingo ditu berriro Batzar Nagusietan
2024 abe. 03
Batzar Nagusien egoitza nagusiak Arabako egutegian finkatuta dauden hitzorduetako bat hartuko du ostiral honetan: Ardoaraba azoka.
Vicente Goikoetxea kaletik sartzen den eraikina aurten ondare eta arte kultura ezagutzeko proposatutako ibilbideko espazio berezietako bat izango da, Arabako Errioxako eta Arabako Txakoliko ardorik onenak dastatuz.
12:30etik 14:00etara, Batzar Nagusiek Martin Saracibar arkitektoaren XIX. mendeko eraikin baten historia azalduko dute bisita gidatu baten bidez. Bisitaren amaiera Aimarez Upeltegiak jarriko du, bere ardoei buruzko dastaketa komentatu batekin.