null Arabako Batzar Nagusien 40. urteurreneko erakusketa Aiaran dago ikusgai

Arabako Batzar Nagusien 40. urteurreneko erakusketa Aiaran dago ikusgai

Exposición en LLodio
2021 eka. 09

Lurraldean historia gehien duen erakundeari buruzko erakusketa bere ibilbideko azken Kuadrillara iritsi da, Arabako geografiako hainbat puntutan egon ostean

Aiarako Kuadrillak Arabako Batzar Nagusiek bere 40. urteurrena ospatzeko antolatutako erakusketa jasotzen du gaur. Horrela, hilabete batean luzatuko diren bi geltokietako lehena hartuko du Laudiok, ekainaren 22tik aurrera erakusketa Amurrion jarri baino lehen. Arabako erakunde zaharrenaren efemeridea markatuko duten ekimenetako bat da.

Arabako beste sei kuadrilletan eta Trebiñuko Konderrian ikusgai egon ondoren, 'Batzar Nagusiak, Arabaren ahotsa' Arabako Batzar Nagusiak demokrazia-garaian berrezarri zirenetik igaro diren lau hamarkadak gogoratuko dituen erakusketak Arabako geografian barrena ibiltzen jarraituko du, Lurraldeko herritarrei legebiltzar honen historia eta egunerokoa hurbiltzeko. Erakusketak Arabako Lurralde Historikoaren historian hain errotuta dagoen erakunde hori, herritarrek hain ezezaguna duten arren, Batzar Nagusien benetako izateko arrazoia osatzen dutenengana hurbildu nahi du: arabarrengana.

Erakusketa osatzen duten kuboek Arabarako eta, bere kasuan bezala, Bizkairako eta Gipuzkoarako, 400 urtez baino gehiagoz herritarren zerbitzura egon zen erakundea berreskuratzeak izan zuen garrantzia helarazi nahi diete bisitariei, Karlisten Gerren ondoren, 1876an Canovas del Castillo Ministro Kontseiluko orduko presidenteak desegin ostean. Bere ondarea berreskuratzeko mende bat baino gehiagoko saiakeren ondoren, 1979an hiru Errege Dekretuk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak berrezarri zituzten. Hala ere, 1980ra arte ez zen Arabako organo legegilea organo exekutibotik, hots, Foru Aldunditik, behin betiko banandu, eta Ganberako presidente bat aukeratu zen, ahaldun nagusiaz bestelakoa, botereen benetako banaketa sendotuz, beste sistema demokratiko moderno batzuen antzera.

Era berean, erakusketak azaltzen du nola ezartzen den Batzar Nagusietako osoko bilkura osatzen duten 51 prokuradoreak hautatzeko sistema, batzuetan prozesu nahasia edo ezezaguna den herritarren artean, eta gizarteak berak lau urtean behin egin beharrekoa, edo legebiltzar honek Arabako erakunde-sisteman betetzen dituen funtzioak (diputatu nagusia hautatzea eta kargutik kentzea, Lurraldeko aurrekontuak onartzea, foru-arauak onartzea edo foru gobernuaren lana kontrolatzea eta bultzatzea). Kuboek, halaber, azalpen labur bat ematen dute, Ganbera honetako lana nola antolatzen den azaltzeko, edo berreraikitze horretatik aurrera presidenteak eta ahaldun nagusiak nortzuk izan diren azaltzeko.

Eta amaitzeko, Arabako hiriburuko Prado eta Vicente Goikoetxea kaleek bat egiten duten lekuan dagoen egoitzari buruzko aipamen espliziturik ez da faltako. Eraikin horiek, 1868an eta 1881ean eraikiak, Lurraldearen ondarearen parte dira, eta, gaur egun, modu birtualean bisita daitezke ere, legegilearen web orrian (www.jjggalava.eus) herritarren eskura jarritako online bisita berriaren bidez.

'Batzar Nagusiak, Arabako ahotsa' erakusketa Arabako kuadrilla guztietan dauden hamar bat herritako ibilbidea eginten ari da urtearen lehenengo hilabeteetan, arabarrei 550 urte baino gehiagoz lagundu dien eta gaur egun ere Arabako herritarren ahotsa duen erakunde baten garrantzia zabaltzeko.