Arabako Batzar Nagusiek osasun-arloko langileak omendu dituzte urte amaiera honetan - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek osasun-arloko langileak omendu dituzte urte amaiera honetan
Arabako Batzar Nagusiek urdinez argiztatuko dute egoitza nagusia datozen egunetan, 2020. urte amaieran osasun-arloko langile guztiei omenaldia egiteko. Horrela, Arabako legebiltzarrak eskerrak eman nahi dizkio sektore honi, haiek lehen lerroan jarri dituen pandemia baten aurrean aurten egin duen profesionaltasunagatik eta giza lan handiagatik. Halaber, kolektiboa animatu nahi du, zoritxarrez, Covid-19ri aurre egiteko falta den lanari begira.
Gaurtik hasita eta datorren urte amaierara arte, Arabako legegileak Gasteizen duen egoitzaren fatxada nagusia urdinez tindatuko da, 2020 honetan aparteko ekarpena egin dutenak omentzeko, Arabako gizarteak egoera zail hori lehenbailehen gainditu dezan. Kasu honetan, kolore urdina aukeratu da, pandemia honetan osasun-langileei aitortu zaien kolorea, baina ekimenak osasun-sektoreko eta eremu periferikoetako profesional guztiek egindako lana nabarmendu nahi du, horiek guztiak funtsezkoak baitira gaixotasun horren aurkako borrokan.