Arabako Batzar Nagusiek Nazio Batuen Egunaren ospakizunekin bat egiten dute

Arabako Batzar Nagusiek Nazio Batuen Egunaren ospakizunekin bat egiten dute

Nazio Batuen ikurriña
2021 urr. 22

Datorren igandean, urriaren 24an, NBEren Eguna ospatuko da mundu osoan, 1945ean Nazio Batuen Gutuna indarrean sartu zeneko urteurrena dela eta. Azken urteotan ohikoa den bezala, Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute datozen egunotan ospakizun honekin, eta, herrialde askotako eraikin sinboliko ugarik bezala, fatxada urdin koloreko argiztatuko dute (erakunde hori identifikatzen duen kolorea). Era berean, egoitzako sarrera nagusian jarritako bandera ofizialekin batera, Nazio Batuen bandera ere jarriko da.