Arabako Batzar Nagusiek ‘Light it up blue’ ekintzarekin bat egingo dute Autismoaren Munduko Egunean

Arabako Batzar Nagusiek ‘Light it up blue’ ekintzarekin bat egingo dute Autismoaren Munduko Egunean

Fatxada urdinez argiztatuta
2023 mar. 31

Apirilaren 2an Autismoaren Munduko Eguna ospatzen da munduan, eta, horren bidez, herritarrak sentsibilizatu nahi dira autisten eta haien familien parte-hartzea eta aukera-berdintasuna sustatzen lagunduko duten hainbat alderdiri buruz. 2023 honetarako ezarritako helburua autismoa ez dela lineala ezagutaraztea da, baizik eta espektro bat dela, baldintza desberdin bat. Autistek diagnostiko bera izaten badute ere, bakoitzak bere gaitasunak, beharrak eta interesak ditu. Horregatik, laguntza indibidualizatuak eta espezializatuak behar ditu, bere bizi-zikloaren etapa bakoitzera egokitzen direnak, gizarteak baldintza berdinetan parte har dezan sustatzeko.

Apirilaren 2an, mundu osoko milaka eraikin eta monumentu enblematiko urdinez argiztatzen dira, autismoaren espektroan nahasmendua duten pertsonei (TEA) eta haien familiei babesa eta elkartasuna adierazteko. Hala, asteburu honetan, Batzar Nagusiek bat egingo dute mugimendu horrekin, Gasteizko Prado kaleko egoitzako fatxada nagusia kolore horrekin argiztatuz.

Argiztapena 22:00etan itzaliko da, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuaren arabera energia aurrezteko eta energía efizientzia hobetzeko neurriei buruz indarrean dagoen araudia betetzeko.