Arabako Batzar Nagusiek legealdiko azken osoko bilkura ospatu dute - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek legealdiko azken osoko bilkura ospatu dute
Arabako Batzar Nagusiek gaur goizean egin dute legegintzaldi honetako azken osoko bilkura Arabako Foru Ganberan. Bilera hasteko, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundien arteko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua onartu da, N-240 errepidean Ubideko udalerrira sartzeko hegoaldeko elkargunea berrantolatzeko eta hobetzeko obrak egiteko. 12/2023 foru-araua aho batez onartu da.
Ondoren, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak batzarkide-taldeek aurkeztutako bost mozio eztabaidatu ditu. Lehenengoa, EH Bildu taldeko Eva Lz de Arroyabe prokuradorearen ekimenez, oinarrizko elikagaien BEZaren jaitsieraren ondorioei buruzkoa zen. Puntuaren amaieran ekimena baztertu da.
Jarraian, Arabako Popularren taldeko bozeramaile Iñaki Oyarzabalek ekimen bat aurkeztu du, Espainiako Gobernuko Berdintasunerako Estatu Idazkaria eta ministroa berehala kargutik kentzeko eskaera onartzeko. Mozioa atzera bota da proposamena egin duen taldearen aldeko botoekin eta gainerako taldeen kontrako botoekin.
Mozioetako hirugarrenean, gai-zerrendak Arabako Popularren batzarkide-taldearen beste proposamen bat jasotzen zuen, kasu honetan Ana Morales prokuradorearen hitzetan, Foru Gobernuari eskatzeko familia inguruko zaintzaileentzako prestazioaren zenbatekoak igo ditzala. Aurkeztutako erdibideko-zuzenketa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen kontrako botoekin.
Bestalde, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeko prokuradore Damián García-Morenok eztabaida hasi du amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzeko urriaren 19ko 21/2022 Legetik eratorritako konpentsazioak PFEZn salbuesteari buruz. Mozioa atzera bota da proposamena egin duen taldearen, EH Bilduren eta Arabako Popularren aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideen kontrako botoekin.
Azkenik, EH Bilduko bozeramaile Kike Fz de Pinedok mozioa proposatu du, idazkari-kontu-hartzailea kuadrillek izan behar dituzten giza baliabideen artean sartzeko. Proposamena atzera bota da proposamena egin duen taldearen, Arabako Popularren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideen kontrako botoekin.
Amaitu baino lehen, Pedro Elosegi presidenteak hamaikagarren legealdiari agur esateko hitzak zuzendu dizkie prokuradoreei eta Ganberako langileei, eta eskerrak eman dizkie egindako lanagatik. Era berean, osoko bilkurari eskatu dio taldeko argazki bat egiteko prest egon dadila, zikloaren itxiera hau irudikatzeko.
Batzordeen eta osoko bilkuraren bilerak zuzenean jarraitu daitezke Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.