Arabako Batzar Nagusiek kolorez argiztatuko dute fatxada asteburu honetan

Arabako Batzar Nagusiek kolorez argiztatuko dute fatxada asteburu honetan

Argiztutako egoitza
2021 aza. 12

Gasteizek Umbra Light Festival jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko du gaur eta bihar, eta Arabako Batzar Nagusiek keinu bat egin nahi diote jarduera horri, Prado kaleko fatxada nagusia kolore desberdinekin argituz. Horrela, asteburu honetan, Arabako legegilearen egoitzak ohiko argiztapen apaingarria eraldatuko du, koloreek Arabako hiriburuaren erdiguneko eraikin enblematiko hau ere har dezaten.