Arabako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak frankismoaren biktimak omenduko dituzte bihar - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak frankismoaren biktimak omenduko dituzte bihar

Bigarren urtez, COVID-19ren ondorioz, eten egin da ohiko ekitaldi instituzionala, eta bi erakundeek egunean zehar lore bat uzteko gonbita egiten dute, Probintzia Plazako monumentuaren ondoan
Arabako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak Lurralde Historikoko diktadura frankistaren biktima eta errepresaliatu guztiak omenduko dituzte bihar, larunbatean, Probintzia Plazan. Egun horretan, irailaren 18an, 1936an, Teodoro Olarte Arabako Foru Aldundiko Kudeaketa Batzordeko presidentea tropa frankistek fusilatu zuten.
Iaz gertatu zen bezala, Covid-19aren hedapenari eusteko prebentzio-neurriek ohiko ekitaldi instituzionala bertan behera uztea aholkatu dute. Ekitaldi horretan, normaltasun egoeran, erakundeetako ordezkariek, errepresaliatuen familiek eta, oro har, herritarrek parte hartzen zuten.
Jendetzarik egon ez dadin, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak eta Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidenteak omenaldiarekin bat egiteko gonbita egiten diete herritarrei, Errepresaliatutako pertsonen omenezko lore bat "in Memoriam" monolitoan utziz, Probintzia Plazaren atzealdean dagoen "argiaren basoa" eskultura multzoan.
Irailaren 18an, Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak diktadura frankistak errepresaliatutako pertsonak omentzen dituzte, 1936an Francoren tropek Teodoro Olarte Arabako Foru Aldundiko Kudeaketa Batzordeko presidentea zen enpresari eta politikari arabarra fusilatu zuten egunarekin bat etorriz.
DEIALDIA
11:00etan, Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidenteak eta Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak lore bat utziko dute Gasteizko Probintzia Jauregiaren atzeko aldean dagoen monolitoaren ondoan, Teodoro Olarteren bilobarekin batera, Arabako frankismoaren biktima guztien ordezkari gisa.