Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna

2009az geroztik, martxoaren 31ro bezala, Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da munduan; pertsona horien aniztasunaren eta eskubideen gaineko kontzientzia sortzeko eta, batez ere, kolektiboak jasaten duen diskriminazioaren aurkako sentsibilizazioa sustatzeko proposatutako eguna. Egun hori dela eta, Arabako Batzar Nagusiek trans banderaren koloreekin argiztatuko dute fatxada nagusia datozen bi gauetan.
Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziak egindako ikerketa baten arabera, 2020an estatuan emakume transen %77k diskriminazioa jasan zuen lana bilatzeko garaian. Txosten horrek, gainera, adierazten zuen lanean ari ziren kolektibo horretako pertsonen %34k diskriminazioa jasan zuela lan-ingurunean, %47k emakumeen kasuan, eta %58k ezkutatu egiten zela eta ez zuela beren nortasunaz hitz egiten eguneroko bizitzaren eremu horretan.