Arabako Batzar Nagusiek bat egin dute Euskaraldiaren ospakizunarekin - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek bat egin dute Euskaraldiaren ospakizunarekin
Arabako Batzar Nagusiek Euskaraldiari, azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte euskara sustatzeko egingo den kanpainari, babesa eman diote gaur eguerdian Bozeramaileen Batzordearen bileraren ostean. Mahaikideek eta batzarkide taldeetako bozeramaileek bat egin dute, erakundean bertan ez ezik, kalean ere euskararen erabilera bultzatzeko.
'Ahobizi' edo 'Belarriprest' moduan, Arabako Batzar Nagusiek herritarrak animatu nahi dituzte euskaraz bizitzera eta hizkuntza ohiturak aldatzera, gure inguruan euskara normalizatuz. Horretarako, Arabako legebiltzarrak, lehen edizioan parte hartu zuen bezala, ekimen honetan parte hartzea sustatu du eta QR kodea duten kartelak jarri dira, nahi duen edonork Euskaraldian izena eman ahal izateko.
Euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, eta gizarteko eremu guztietara zabaltzen da. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera areagotzea da.