Arabako Batzar Nagusiek atzo Gasteizen izandako hilketa matxista gaitzetsi egiten dute

Arabako Batzar Nagusiek atzo Gasteizen izandako hilketa matxista gaitzetsi egiten dute

Begizta beltza
2021 urr. 13

Batzarkide talde guztiek, bozeramaileen batzordean bilduta, gaitzetsi egin dute atzo Gasteizen izandako hilketa matxista, ohar honen bidez:

GASTEIZEN GERTATUTAKO HILKETA MATXISTAREN AURREKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Atzo asteartean gure Lurralde Historikoan gertatutako hilketa matxistaren aurrean, Arabako Batzar Nagusietatik gure gaitzespen eta arbuiorik sutsuena adierazi nahi dugu, bai eta biktimaren inguruarekiko gure babesa eta hurbiltasuna ere.

Azpimarratu nahi dugu indarkeria matxista Giza Eskubideen urraketa larria dela, hilketa matxismoaren adierazpenik larriena izanik, eta lehen mailako gizarte-arazo bat, duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duena, batez ere hura jasaten eta aurre egiten dioten emakumeen aurka. Indarkeria hori ez da ekintza edo ekintza batzuk isolatuta; gure gizartea egituratzen duten jokabide esplizitu, mezu normalizatu eta sinbolikoen sare bat da, azken batean, emakumeak gizonen mende mantentzeko eta indarrean dagoen sistema heteropatriarkalak ezarritako mugak gainditzen dituen gorputzen, ereduren edota portaeren izatea ez baimentzeko.

Ildo horretan, Arabako Batzar Nagusiek neurriak bultzatzen jarraituko dute, erakundeek eta herritarrek, oro har, edozein eraso matxistari berehala eta irmo erantzun diezaioten, biktimari lehentasunez kasu egin diezaioten, emakumeei indarkeriari aurre egiteko eta erasotzaileen zigorgabetasun soziala saihesteko tresnak emateko prebentzio-jarduerak gara daitezen. Halaber, konpromisoa harzen dute indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko beren eskumenak gauzatzen laguntzen eta lan egiten jarraitzeko.

Era berean, Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute, hilketa hori gaitzesteko, Gasteizko Udalak deitutako 15 minutuko elkarretaratzearekin, gaur, asteazkena, 2021eko urriaren 13an, 12:00etan, Gasteizko udaletxearen aurrean, "Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka" lelopean. Foru Parlamentuak bat egiten du mugimendu feministak deitzen dituen gaitzespen ekitaldiekin, eta herritar guztiak horietan parte hartzera gonbidatzen ditu.