Legealdi honetako azken politika orokorreko eztabaida

Legealdi honetako azken politika orokorreko eztabaida

Politika orokorreko eztabaida
2022 ira. 20

Batzarkideen txandak gaur goizean itxi du atzo, astelehena, diputatu nagusiaren hitzaldiarekin hasi zen saioa

Atzo, astelehenean, diputatu nagusiaren hitzaldiarekin hasi zen Arabako Batzar Nagusietan 2022. urteari dagokion Lurralde Historikoko politika orokorrari buruzko eztabaida. Ramiro Gonzalezek laurogeita hamar minutu izan zituen Foru Aldundiak Lurralde Historikoaren egoerari buruz dituen funtsezko ildoak eta urtean zehar hartu nahi dituen neurriak eta arau-aurreikuspenak azaltzeko. Ondoren, bilera bertan behera geratu zen gaur astearte goizera arte, batzarkideek erantzunak prestatu ahal izateko.

Pedro Elosegi Arabako Ganberako presidenteak gaur 9:00etan deitu ditu prokuradoreak, eta une horretatik aurrera txanda bat ireki du, txikienetik handienera, batzarkide talde bakoitzak gehienez hogeita hamar minutuz esku har zezan. Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldetik David Rodríguez, Arabako Popularrak batzarkide taldetik Iñaki Oyarzabal, Euskal Sozialistak batzarkide taldetik Jon Nogales, EH Bildu batzarkide taldetik Kike Fz de Pinedo eta EAJ-PNV batzarkide taldetik Izaskun Moyua izan dira alderdi politikoen bozeramaileak, Arabako diputatu nagusiak hitza hartu aurretik. Batzarkide taldeetako bozeramaileek beste txanda bat izan dute, aurreko txandaren ordena berean, eta eguerdian itxi dute politika orokorrari buruzko eztabaida.

Ganberaren araudiak adierazten duen bezala, politika orokorrari buruzko bilkura hori urtero egiten da iraileko bigarren hamabostaldian, legegintzaldi bakoitzeko lehen urtean izan ezik (gobernu berria eratu ondorengo data hori berehalakoa delako). Horrela, XI. legegintzaldiko azken politika orokorreko eztabaida izan da Araban.

Osoko bilkuraren bideoa, bai eta Arabako Batzar Nagusietako saio guztiak, gure mediatekaren bidez ikus daitezke: http://mediateca.jjggalava.eus/live.

 

Ramiro González, Arabako diputatu nagusia

Izaskun Moyua, EAJ-PNV batzarkide-taldearen bozeramailea

Kike Fz de Pinedo, EH Bildu  batzarkide-taldearen bozeramailea

Jon Nogales, Euskal Sozialistak batzarkide-taldearen bozeramailea

Iñaki Oyarzábal, Arabako Popularrak batzarkide-taldearen bozeramailea

David Rodríguez, Elkarrekin Araba batzarkide-taldearen bozeramailea