Arabako Batzar Nagusiak trans banderaren koloreekin argiztatzen dira, Naizen elkarteari keinu eginez - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiak trans banderaren koloreekin argiztatzen dira, Naizen elkarteari keinu eginez
Arabako Batzar Nagusiak trans banderaren koloreekin argiztatzen dira, Naizen elkarteari keinu eginez

2022 urt. 28
Adingabe transexualen familien elkarteak bere izena daramaten sariak banatuko ditu bihar Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, hainbat esparrutatik haur eta gazte horiei bide horretan laguntzeko beharrezko eta merezimenduzko lana egiten duten pertsonei errekonozimendua emateko.
Gertakari hori dela eta, Arabako Batzar Nagusiek babesa adierazi nahi diote kolektibo horren lanari, eta, horregatik, asteburu honetan, Arabako hiriburuko Prado kaleko fatxada nagusia argiztatuko dute, elkarteko kideen adierazgarri den trans banderaren koloreekin.