Arabako Batzar Nagusiak, diskriminaziorik gabeko gunea - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiak, diskriminaziorik gabeko gunea
Arabako Parlamentuak plaka bat jarri du gaur bere egoitzako sarreran, diskriminaziorik gabeko gune gisa nabarmentzen dena, baita LGTBIfobia eta matxismoaren biktimei laguntzeko telefonoak ere
Arabako Batzar Nagusiek beste urrats bat eman dute sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko errespetuaren eta diskriminaziorik ezaren alde, homofobiarik eta matxismorik gabeko gizartea lortzeko. Gaurtik aurrera, foru legegilearen egoitzako sarrerak ongietorria ematen die bertara hurbiltzen direnei, diskriminaziorik gabeko gune gisa nabarmenduz.
Arabako Ganberak azpimarratu nahi izan du aurten, ekainaren 28an LGTBI pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna dela eta, diskriminaziorik gabeko gizarte bat lortu behar dela, pertsona bakoitza askatasunez izan eta senti dadin. Ekintza honen bidez, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonengana hurbildu nahi du, baita laguntza eta konponbidea bilatzen lagundu ere. Horretarako, aipatutako leloaz gain, jarritako plakak Gasteizko Ikusgune LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiaren telefono-zenbakiak ditu, bai eta Eusko Jaurlaritzaren etxeko tratu txarren edo sexu-erasoen biktima diren emakumeei telefono bidez arreta ematekoa ere.
Bandera altxatzea eta argiztapen berezia
Era berean, eta 2017tik hona etenik gabe egun horietan gertatu den bezala, ostadar bandera, LGTBI pertsonen eskubideen defentsaren ikurra, berriro jarriko da Arabako Foru Ganberaren kanpoaldean. Gainera, eraikinaren fatxada nagusia entseina horren koloreekin argiztatuko da datorren astean. Halaber, hau erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planean (2022-2025) hartutako konpromisoetako bat da.