Arabako Batzar Nagusiak, 40 urte demokrazian

Arabako Batzar Nagusiak, 40 urte demokrazian

40. urteurrena
2020 aza. 27

Arabako Batzar Nagusiak bere 40. urteurrena ospatzen hasi dira, 1980an demokrazia berrezarri izan ostean. Efemeride hori 2020an zehar egitea aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin zen, Covid-19k eragindako pandemia iritsi zelako. Arabarren alde etenik gabeko lau mendeko existentziaren ostean 1876an ezeztatuak izan ondoren, mende bat geroago, demokrazia iritsi zenean, Europako parlamenturik zaharrenetako bat itzuli zen. Duela 40 urtetik esan daiteke Arabak benetako parlamentu moderno, demokratiko eta ordezkatzailea duela Arabako Batzar Nagusietan.

Urteurren hori dela eta, eta Arabako Lurralde Historikoaren historian hain errotuta dagoen baina, aldi berean, herritarrek hain ezezaguna duten erakunde hori Arabako geografiako hainbat tokitara hurbiltzeko, datozen hilabeteetan erakusketa ibiltari bat egingo da hainbat udalerritan zehar, bai eta hiriburuan ere, Arabako Batzar Nagusien historia, funtzioak eta eskumenak, osaera eta funtzionamendua ezagutarazteko. Erakusketak arabarrei 550 urte baino gehiagoz lagundu dien erakunde baten garrantzia azpimarratuko du; izan ere, gaur egun ere arabarren ahotsa du.