Araba Euskaraz-ekin, bat eginda

Araba Euskaraz-ekin, bat eginda

ae
2025 eka. 06


Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidenteak eta Nerea Martínez Cerrillo bigarren presidenteordeak Unai Mendizabal Araba Euskaraz elkarteko presidentea, Ketxu Bedialauneta Bastidako ikastolako zuzendaria eta Joseba Aginagalde Arabako ikastolen jaiaren arduraduna hartu dituzte gaur.

Astebetean, ekainaren 15ean, Araba Euskarazek milaka lagun bilduko ditu ikastolen eta euskararen alde.