Energia berriztagarriei nekazaritzan eta Alegriako kanalari buruzko bi mozio onartu dira

Energia berriztagarriei nekazaritzan eta Alegriako kanalari buruzko bi mozio onartu dira

Pleno
2021 mai. 12

Arabako Batzar Nagusien osoko bilkura egin dute gaur goizean, 9:00etatik aurrera, Probintziako Etxe-Jauregiko osoko bilkuren aretoan. Bilera horretan, batzarkide taldeek aurkeztutako lau mozio eztabaidatu dituzte prokuradoreek.

Lehenik eta behin, Kike Fernandez de Pinedo EH Bildu batzarkide taldeko bozeramaileak nagusiki Aiarako Kuadrillan, baina baita beste zenbait lekutan ere, eukaliptoaren hedapenari buruzko proposamena eraman du osoko bilkurara. Mozioa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.

Gai-zerrendako hurrengo puntuan, foru legebiltzarreko organo gorenak, batzarkide talde berak eskatuta, nahiz eta oraingoan Eva López de Arroyabe prokuradorearen hitzetan, nekazaritzako ustiategietan energia berriztagarriak sustatzearen aldeko mozioa eztabaidatu du. Puntu honetan, erdibideko zuzenketa bat onartu da EAJ-PNV, EH Bildu, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta Arabako Popularrak batzarkide taldearen abstentzioarekin.

Bilkuraren bigarren erdiari hasiera emateko, Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradore Ana Salazarrek OHZren 42/1989 Foru Araua aldatzeari buruzko mozioa aurkeztu du. Mozioa atzera bota da proposamena egin duen taldearen aldeko botoekin eta gainerako batzarkideen kontrako botoekin.

Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak Damian Garcia-Moreno prokuradorearen hitzetan Alegriako kanalak eragiten dituen ingurumen-arazoei irtenbidea bilatzeko ekimenaren inguruko eztabaidak amaiera eman dio saioari. Puntu honetan, erdibideko zuzenketa bat onartu da aho batez.

Deskargatu hemen bozketen laburpena