Ingurumenarekin lotutako neurri fiskalei eta beste zerga-neurri batzuei buruzko foru-araua onartu da

Ingurumenarekin lotutako neurri fiskalei eta beste zerga-neurri batzuei buruzko foru-araua onartu da

Pleno
2021 aza. 17

Arabako Batzar Nagusien beste osoko bilkura bat egin da gaur goizean, Gasteizko Probintzia Etxe-Jauregiko osoko bilkuren aretoan. Bilera hiru arau-gairen eztabaidarekin hasi da. Lehenik eta behin, osoko bilkurak eztabaidatu du Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordearen irizpena onartzea, ingurumenarekin lotutako neurri fiskalei eta beste zerga-neurri batzuei buruzko foru-arauaren proiektuari buruzkoa. 24/2021 Foru Araua EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) alderdien abstentzioarekin onartu da.

Bigarrenik, 2019ko ekitaldiari dagokion Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra onartzeko foru-arauaren proiektua irakurketa bakarreko izapidearen bidez onartzeari ekin dio osoko bilkurak. EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu, Popular Alaveses eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen abstentzioarekin onartu da.

Eta, azkenik, EH Bildu batzarkide taldeak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 42/1989 Foru Araua, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren 45/1989 Foru Araua eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren 44/1989 Foru Araua aldatzeko Foru-arau proposamena aintzakotzat hartzea eraman du. EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideen aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialisten kontrako botoekin atzera bota da.

Gai-zerrendako puntu hori amaitu ondoren, batzarkide taldeek aurkeztutako bi mozio eztabaidatu dituzte prokuradoreek, Arabako Batzar Nagusiek Foru Aldundiaren gobernua bultzatzeko duten funtzioaren esparruan.

Lehenengoak, Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradore Ana Moralesek aurkeztuak, foru erakundeak Ticket Baiaren ondorioak eta eragina arintzeko neurri eraginkor eta nahikoak ez abiarazteko arrazoiak ezagutzea zuen helburu. Mozioa atzera bota da proposamena egin duen taldearen aldeko botoekin eta EAJ-PNV, EH Bildu, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideen aurkako botoekin.

Azkenik, bilkura amaitzeko, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkidetaldeak, Damián Garcia-Moreno prokuradorearen hitzetan, Arabako Errepideen Plan Integralean aurreikusitako Iekorako saihesbidearen proiektua gauzatzeari buruz aurkeztutako mozioa eztabaidatu da. Aurkeztutako transakzio-zuzenketa atzera bota da eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeen zuzenketa onartu da Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Arabako Popularren aurkako botoekin.

Deskargatu hemen bozketen laburpena

Bilkuraren bideoa