Arabak urtegiak desagertutako herriak eta bertako biztanleak gogorarazten ditu - www.jjggalava.eus
Albisteak
Arabak urtegiak desagertutako herriak eta bertako biztanleak gogorarazten ditu
2025 uzt. 28
Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzaren ondorioz desagertutako herrietako antzinako biztanleak eta haien ondorengoak izan dira gaur Arabako Foru Aldundiak urtegiaren inguruan antolatutako aintzatespen-ekitaldiko protagonistak.
Ekimena Batzar Nagusiek 2019an aho batez hartutako erabakiaren emaitza da, eta Azua, Garaio, Larrinzar, Marieta, Mendixur, Mendizabal, Iruña Ganboa, Orenin, Zuazo Ganboa eta Urizar herrietan bizi ziren biztanleak aintzatesten ditu.
Irma Basterra Batzar Nagusiko lehendakariak eta talde politikoetako ordezkariek parte hartu dute Aldundiak bere garaian eragindako udalekin landutako memoria berreskuratzeko ekitaldian.
Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzarekin lotutako historia berreskuratzeari buruzko mozioa