Ahaldun nagusiak Finantzen Euskal Kontseiluan aztertutako gaien berri emango du bihar - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Ahaldun nagusiak Finantzen Euskal Kontseiluan aztertutako gaien berri emango du bihar
Halaber, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen batzordeak Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa bisitatuko du ostiralean
Bihar, asteartean, Arabako Parlamentuaren agenda Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen ohiko bilerekin hasiko da. Bilera horietan, besteak beste, azaroaren 3an, asteazkena, Foru Gobernua kontrolatzeko egingo den hurrengo osoko bilkuraren gai-zerrenda adieraziko da. 12:00etatik aurrera, bestalde, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu batzordea bilduko da Arabako Batzar Nagusien egoitzan. Ramiro González ahaldun nagusiak, Itziar Gonzalo arloko foru diputatuarekin batera, Finantzen Euskal Kontseiluak 2021eko urriaren 15ean egindako bileran landutako gaien berri emango du.
Hurrengo egunean, berriz, beste osoko bilkura bat egingo da, eta, hala badagokio, sei foru-dekretu arauemaile baliozkotuko dira, honako hauen testu bateratuak onartzeko: Toki-Ogasunak, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, eta Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga. Ondoren, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztutako adinekoentzako egoitza-zentroak ituntzeko foru-arauaren proposamena aintzat hartzea bozkatuko du osoko bilkurak, gai-zerrendan jasotako bi mozioen eztabaida hasi baino lehen.
Lehenengoak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldearen ekimenez, Berganzoko Uraren Ibilbidea Arabako Lurralde Historikoko Ibilbide Berdeen Sarean sartzeko eskatzen du. Bigarrena, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, aurreko asteetan poliziarekin izandako indarkeriazko eta liskarrezko ekintzak gaitzesteari buruzkoa da.
Ostegunean, jarduera berriz ere batzorde aretora itzuliko da. EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos/Ezker Anitza/Equo) batzarkide taldeek eskatuta, ESK, LAB, CCOO eta ELA sindikatuetako ordezkariek agerraldia egingo dute Gizarte Ongizateko batzordean, Esku-hartze Sozialaren III. Hitzarmenaren negoziazio-prozesua azaltzeko.
Astea Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen batzordearen deialdi berri batekin amaituko da, eta batzorde horretako ordezkariek, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeek egindako bi eskaerari erantzuteko, Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentrora visita bat egigo dute.
Batzordeen bilerak, eta baita osoko bilkura ere, zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.