Amaitu da foru diputatuen agerraldien txanda Arabako parlamentuan - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Amaitu da foru diputatuen agerraldien txanda Arabako parlamentuan
Azken asteetan, foru diputatuek agerraldiak egin dituzte, beraiek eskatuta, Arabako Batzar Nagusietan, datozen lau urteetarako gobernu-programaren berri emateko xedez.
Agerraldien txanda hori bukatuta, Batzar Nagusiek ohiko batzordeen egutegiari ekingo diote: urriaren 19an izango da lehenengoa, ostegunean. Arabako diputatu nagusiaren agerraldia izango da Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean, eta berarekin batera egongo da bigarren diputatu nagusiorde eta arlo horretako saileko foru diputatua. Herri Dirubideen Kontseiluak 2023ko urriaren 11n egindako bileran jorratutako gaien berri emango dute Ramiro Gonzálezek eta Itziar Gonzalok.
Agerraldien egutegia lehenengo diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatu Cristina Gonzálezek ireki zuen, irailaren 25ean. Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak hartu zuen lekukoa, eta, iraileko egutegiari amaiera emateko, Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak eta Saray Zarate Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren foru diputatuak egin zuten agerraldia.
Bestetik, urrian egon dira Gizarte Politiken foru diputatu Gorka Urtaran, Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren foru diputatu Jon Nogales, Lurralde Orekaren eta Lurralde Antolaketaren foru diputatu Anartz Gorrotxategi eta Kultura eta Kiroleko foru diputatu Ana del Val.