Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Batzordeko agerraldiak

Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Batzordeko agerraldiak

legutioko alkatea
2024 ots. 19

Batzar Nagusiek harrera egin diete gaur Legutioko alkateari, Erriberabeitiko alkateari eta alkateordeari, Aiarako alkateari eta Zabaiako ADRko presidenteari, eta bide-azpiegituren proiektuei buruzko balorazioak egin dituzte.
Legutioko alkateak taldeek Arabako udalerrian saihesbidea eraikitzeko proiektuari buruz egindako galderei erantzun die.

Bestalde, Erriberabeitiako Udaleko alkate eta alkateordeak eta Quintanilla de la Riberako Administrazio Batzarreko presidenteak gauza bera egin dute AHTren lineak Burgos - Gasteiz ibilbidean eta Miranda de Ebrorekin duen loturari buruz.

Aiarako alkateak eta Zabaiako ADRko presidenteak agerraldia egin dute Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Departamentuak Aiarako baserrietan konponketa-lanak egiteko ematen dituen baimenei buruz duten ikuspegia azaltzeko.