Foru diputatuen agerraldiak beren sailek legegintzaldirako duten politika orokorra azaltzeko

Foru diputatuen agerraldiak beren sailek legegintzaldirako duten politika orokorra azaltzeko

batzordeak
2023 ira. 23


Datorren astean hasiko dira foru diputatuek eurek eskatuta Batzar Nagusietan agerraldiak egiten, beren sailek legegintzaldirako dituzten ildo nagusiak azaltzeko.
Datorren asterako hurrengo aurkezpen aurreikusita daude.

Astelehenean, 09: 30ean, Cristina González Calvar ahaldun nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioko foru diputatuak agerraldia egingo du.

Asteazkenean, 09: 00etan, Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak bere kabuz azalduko du datorren legegintzaldirako politika orokorra.

Ostegunean, hilak 28, 09: 30ean, Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako diputatuaren txanda izango da, eta ostiralean, hilak 29, 10: 30ean, Saray Zarate Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako diputatuak hitz egingo du.


Hurrengo astean Foru Gobernuaren aurkezpenek jarraituko dute.

Arabako Batzar Nagusien Agenda