Batzar Nagusiak Arabako familiekin Alzheimerraren Mundu Egunean

Batzar Nagusiak Arabako familiekin Alzheimerraren Mundu Egunean

Afaraba
2023 ira. 21

 


 

Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakaria, Nerea Martínez Mahaiko lehendakariordea, Damián García idazkaria eta EH Bildu, PSE-EE eta PP batzarkide-taldeetako ordezkariak Alzheimerraren Mundu Eguneko manifestua irakurtzeko ekitaldian izan dira, Vitoria-Gasteizko Santa Maria katedraleko elizpean. AFARABA Alzheimer eta beste dementzia batzuen elkarteak antolatu du ekitaldia, eta Arabako gizarte zibilaren ordezkariak ere izan dira.


 

Fatxada, argiztatuta

Era berean, gaur, irailak 21, Alzheimerraren Mundu Eguna dela eta, erakundeak Vitoria-Gasteizko Prado kaleko egoitzaren fatxada nagusia berdez argiztatuko du, gaixotasuna sinbolizatzen duen kolorea baita.