Adierazpen instituzionala maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Adierazpen instituzionala maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta

Gaur goizean bildu den Bozeramaileen Batzarrak adierazpen instituzional hau onartu du maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta:
1.- Arabako Batzar Nagusiek denik eta arbuiorik erabatekoena adierazten dute azken urteotan LGTBI+ pertsonen aurka areagotu diren eraso eta indarkeria-ekintzak direla-eta, elkartasun osoa adierazten diete biktimei, eta eraso LGTBIfobikoen aitzinean tolerantziarik bat ere ez duela izanen deklaratzen dute.
2.- Arabako Batzar Nagusiek errefusatu egiten dituzte gure kalitate demokratikoa arriskuan jartzen duten gorrotozko diskurtsoak, eta gizarteak irabazi dituen eskubide eta askatasunak auzitan jartzen dituzten jarrera politikoei aurre egiteko konpromisoa hartzen dute.
3.- Arabako Batzar Nagusiek giza eskubideekiko konpromisoa berresten dute, eta LGTBI pertsonen diskriminaziorik ezaren alde lan egiteko beharra adierazten dute, arreta, informazio, sentsibilizazio, prestakuntza eta kontzientziazioko programak eta proiektuak garatuz, gure herriak eta hiriak pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituzten gune seguru izan daitezen.
4.- Arabako Batzar Nagusiek onartezintzat jotzen dute oraindik ere gisa horretako erasoak gertatzea, eta gorrotozko delituek eta jokabide antidemokratikoek lekurik ez duten gizarte baten alde lanean jarraitzeko borondatea dutela diote”.