Abiatu dira Kontzejuen Foru Araua aldatzeari buruzko ponentziaren lanak

Abiatu dira Kontzejuen Foru Araua aldatzeari buruzko ponentziaren lanak

acovi batzar nagusietan
2024 urt. 26

Kontzejuen Foru Araua aldatzeari buruzko ponentziak gaur ekin dio bere lan-plangintzari, Gasteizko Kontzejuen Elkarteko (GKE) lehendakari Nieves Quintanaren agerraldiarekin eta Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekaren Saileko Aholkularitza Juridikoko zerbitzuburuaren agerraldiarekin.

Lantalde hau Lurralde Orekaren eta Lurralde Antolamenduaren Batzordearen barruan eratu da. Ponentziaren zereginak uda aurretik burutzea aurreikusi da.

 

1995eko martxoaren 20ko Kontzejuen Foru Arauak kontzejuen independentzia eta nortasuna aitortzen ditu, eta kontzejuen antolaketa, funtzionamendua eta administrazioa arautu. Arabaren berezko erakunde bat dira. Berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duten lurralde-entitateak dira, eta autonomia osoa daukate beren interesak kudeatzeko. Gaur egun 336 kontzeju daude Araban. Gobernatzeko era propioa daukate, eta, horri esker, auzokideek, lau urterik behin Administrazio Batzarra hautatzeaz gain, zuzenean parte har dezakete beren herriaren gobernuan; hori ez da gertatzen beste ezein administraziotan.