Batzar Nagusiak, emakumeenganako indarkeria hutsaltzearen aurka - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiak, emakumeenganako indarkeria hutsaltzearen aurka
Batzar Nagusiek bat egiten dute, aurten ere, azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, mundu osoan antolatzen diren emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko ekintzekin eta kanpainekin.
Indarkeria matxista Arabako legebiltzarraren Berdintasun Planaren ardatzetako bat da, eta sentsibilizazio-ekintzen artean, kanpaina instituzionalekin bat egiteko konpromisoa du. Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek aurten bultzatutako kanpainak bat egitera animatzen ditu herritarrak, gero eta handiagoa den negazionismoaren aurrean indarkeria matxista geldiarazteko. “"Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko” kanpainaren leloa eskatzen die herritarrei, emakumeen aurkako indarkeria hutsaltzen duten diskurtsoen aurrerapenari aurre egiteko.
Prado kaleko Batzar Nagusien fatxada nagusia lila kolorez argiztatuta egongo da asteburu osoan, eta, gainera, "Emakumeen aurkako indarkeriari ez" dioen puntu lila izango du.
Gainera, Irma Basterra Batzar Nagusietako presidenteak eta Arabako ganberako talde politikoetako ordezkariek azaroaren 25ean, astelehenean, Probintzia plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko dute, goizeko 12:00etan.