55 foru arau onartuta legealdiaren lehen bi urteetan

55 foru arau onartuta legealdiaren lehen bi urteetan

Lur Jareetako osoko bilkura 2021
2021 uzt. 27

Batzarkide taldeek 165 aldiz eskatu dute foru gobernuko kideek batzordean parte har dezaten, diputatuek eurek eskatuta egindako 49 agerraldiekin bat eginez

Arabako Batzar Nagusiak hamaikagarren legegintzaldiaren erdialdera iritsi dira hilabete honetan, eta bi urte horietan, besteak beste, 55 foru arau onartu dituzte prokuradoreek. Gainera, Foru Ganberak, Foru Aldundiaren gobernua kontrolatzeko eta bultzatzeko lanean, 169 mozio adostu ditu eta 214 agerraldi hartu ditu, baita kanpoko kolektiboen ehun bat agerraldi ere.

2019ko ekainaren 14an, Arabako Batzar Nagusien hamaikagarren legegintzaldia abian jarri zen, demokrazia iritsi ondoren berriro ezarri zenetik, eta, ordutik, aurreko urteekin alderatuta, berrikuntza handiena izan den aldetik, Arabako Parlamentuak sistema informatiko berri bat garatu du, pandemiaren etorrerak eragindako konfinamendu-hilabeteetan ere jarduerari eustea ahalbidetu duena. Horrela, erakundeak modu telematikoan egin ahal izan zituen Mahaiaren hamalau bilera eta batzordeen 21 bilera, adeibidez. Harrezkero, Bozeramaileen Batzordea astero bildu da sistema horren bidez, eta osoko bilkurak ekimenak eztabaidatzeko ohiko erritmoari eutsi ahal izan dio 2020ko maiatzaren 20ko lehen bileratik, presentzia fisiko eta telematikoko sistema mistoa erabiliz.

Covid-19k sortutako salbuespenezko egoera alde batera utzita, Arabako Batzar Nagusiek batzordeen 274 bilera eta 71 osoko bilkura egin dituzte guztira (horietatik 16 gobernuaren kontrolekoak), baita Errepideen Foru Sareko ahalmen handiko bideen finantzaketa- eta kudeaketa-sistemari buruzko ponentziaren hamar bat deialdi ere. Horietan, 55 foru arau eta 169 mozio onartu dira, eta 314 agerraldi egin dira ere; horietatik 100 kanpoko kolektiboei dagozkie, eta 214 foru gobernuko kideei. Azken horietatik 63 EH Bildu batzarkide taldeak eskatu ditu, 61 Arabako Popularrak, 31 Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo), 10 EH Bilduk eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batera, eta 49 izan dira diputatuen eskaerei erantzun dietenak.

Kontrol osoko bilkuretan, batzarkideek ehun bat galdera eta 83 interpelazio egin dizkiete Foru Gobernuko kideei.

Azkenik, batzordeei erreparatuta, Gizarte Ongizatearen arloak 101 gai jorratu ditu bere 22 bileretan: Nekazaritza Batzordea 67, Bide Azpiegitura eta Mugikortasuna 66 edo Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak 63. Guztira, 584 ekimen eztabaidatu dituzte denbora horretan batzordeek.