45 urte bete dira Arabako Batzar Nagusiek demokrazia-aldiko lehen lehendakaria hautatu zutenetik - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
45 urte bete dira Arabako Batzar Nagusiek demokrazia-aldiko lehen lehendakaria hautatu zutenetik
1979ko maiatzaren 7an Emilio Guevara Saleta Arabako Batzar Nagusiek demokrazia-aldian izandako lehen lehendakari bihurtu zen, egun horretan, hain zuzen ere, hiru lurralde historikoetan batzar nagusiak atzera eratu baitziren. Duela 45 urte, 1979ko apirilean, lehen udal-hauteskunde demokratikoak egin ziren. Batzar Nagusiak eratu eta diputatu nagusia hautatu aurretik, urte horretako apirilaren 21ean, Erregeak Arabako Batzar Nagusietako batzarkideei zuzendutako gutun bat jaso zen; bertan, jakinarazten zen diputatu nagusi aukeratutako pertsona erregearen ordezkari izendatuko zela. Maiatzaren 7an, Foru Aldundia eratu zen eta diputatu nagusia eta, ondorioz, Batzar Nagusietako lehendakaria hautatzeko prozesua burutu zen.
Emilio Guevara Saletaren hitzaldia (1979ko maiatzaren 7a)
11 lehendakaritza 12 legegintzalditan
Hurrengo urtean, 1980ko urtarrilaren 18an, Arabako Batzar Nagusien lehenengo Araudia onartu zen, zeinean botere betearazlea eta araugilea bereizten baitziren eta, ondorioz, Batzar Nagusietako Lehendakaritza eta Diputatu Nagusi kargua. Urte horretako otsailaren 16an Patxi Ormazabal hautatu zuten Batzar Nagusietako lehendakari. Bera izan zen, izan, Arabako Batzar Nagusietako lehen lehendakari demokratikoa.
Emilio Guevara eta Patxi Ormazabalen ondoren, honako hauek bete dute kargua: Juan José Ibarretxe Markuartu, Juan Pastor Álvarez, José Manuel López de Juan Abad, Mikel Martínez Martínez de Lizarduy, Xesqui Castañer López (ganberako lehendakari izandako lehen emakumea), Maria Teresa Rodríguez Barahona, Juan Antonio Zárate Pérez de Arrilucea, Pedro Elosegi González de Gamarra eta egungo lehendakari Irma Basterra Ugarriza.