Batzar Nagusiek emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko eskatzen dute - JJGG-BBNN
Albisteak
Batzar Nagusiek emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko eskatzen dute
2023 aza. 25
Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakariak eta EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Arabako batzarkide-taldeetako ordezkariek bat egin dute eguerdiko 12: 00etan Probintzia plazan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko deitutako elkarretaratzearekin.
Arabako diputatu nagusiak, Foru Gobernuak, Gasteizko Udaleko alkate eta zinegotziek eta Emakundeko idazkari nagusiak parte hartu dute ekitaldian.