Batzar Nagusiek, aurten ere, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea aldarrikatuko dute - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek, aurten ere, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea aldarrikatuko dute
2023 aza. 23
Arabako Batzar Nagusiek, hainbat ekintzaren bidez, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea aldarrikatuko dute asteburu honetan, azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
Ostiral honetatik aurrera eta asteburu osoan zehar, Arabako Batzar Nagusien fatxada nagusia kolore morez argiztatuta egongo da eta, gainera, puntu morea izango du, "Emakumeen aurkako indarkeriari ez" leloarekin.
Gainera, Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakariak eta Batzar Nagusietako talde politikoetako ordezkariek, azaroaren 25ean, larunbatean, Probintzia plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko dute 12: 00etan.