Arabako aurrekontuak izapidetzen hasi dira

Arabako aurrekontuak izapidetzen hasi dira

aurrekontuak 2025
2024 aza. 15

 

Arabako Batzar Nagusiek datozen asteetan Aurrekontuen proiektuan jasotako Foru Gobernuaren proposamenak ezagutu, aztertu eta horien alternatibak edo aldaketak aurkeztuko dituzte, ondoren eztabaidatzeko.

Itziar Gonzalo ahaldun nagusiorde eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu diputatuak, Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako lehendakariari eman dio Arabako Lurralde Historikoaren 2025. urterako Aurrekontua Betearazteko Foru Arauaren proiektua. Mahaiak, Bozeramaileen Batzordeari entzun ondoren, proiektua kalifikatu du eta proiektuaren aleak eman dizkie batzarkide-taldeei.

Datorren astetik aurrera foru diputatuak batzordean agertuko dira Foru Gobernuaren aurrekontuetan jasotako proiektuak eta partidak azaltzeko. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak azaroaren 18an, astelehenean, irekiko du agerraldien txanda. Egun horretan bertan, ahaldun nagusiordeak eta Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioko foru diputatuak, Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak eta Garapen Ekonomiko eta Jasangarritasunekoak ere euren proposamenak azalduko dituzte.

Azaroaren 19an, asteartea, Lurralde Orekako eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Mugikortasun Jasangarriko eta Bide Azpiegituretako diputatuak eta Gizarte Politiketako diputatuak egingo dute. Asteazkenean, hilak 20, itxiko dute agerraldien egutegia Nekazaritza, Kultura eta Kirol diputatuak eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu diputatuak.

Azaroaren 21ean, osteguna, hasten da zuzenketak egiteko epea, eta abenduaren 5ean amaitzen da. Abenduaren 13an osoko bilkuran eztabaidatuko dira osoko zuzenketak (egonez gero). Abenduaren 16an eta 17an zuzenketa partzialak bozkatu ziren batzordean, eta abenduaren 20an, ostiralean, osoko bilkurak Arabarako aurrekontua berretsi zuen.

Gainera, egun horietan Arabako Batzar Nagusien aurrekontua izapidetuko da, modu osagarrian. Azaroaren 19an, Mahaiak aurrekontu-proiektua izapidetuko du. Onartzen bada, foru-arauaren proposamen gisa aurkeztuko da, eta zuzenketak egiteko epea abenduaren 5era arte luzatuko da. Abenduaren 12an, ganberaren aurrekontua aztertu eta izapidetzen da Araudi eta Barne Gobernu Batzordean, araugintzarako gaitasun osoarekin.