Zer eztabaidatu eta onartu dugu osoko bilkuran?

Zer eztabaidatu eta onartu dugu osoko bilkuran?

pleno
2025 urr. 29

Arabako Batzar Nagusiek asteroko osoko bilkura egin dute. Gaurko bilkuran eztabaidatu egin da, baina ez da aurrera atera, ondasun gaineko zergaren testu bategina, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren testu bategina eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren testu bategina aldatzeko foru-arauaren proposamena.
 

 

Gainera, batzarkide-taldeek Auzitegi Gorenak atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemen esparruan lortutako tituluak homologatzeko eskumenen transferentzia baliogabetzeko emandako epaiari buruz; kultura-sortzaileei emandako bultzadari buruz eta lurraldeko hondakinak birziklatzeko instalazioetako suteei buruz eztabaidatu dute.

Mediatekan saio osoa ikusteko aukera dago, baita parte hartu duen pertsona bakoitzaren hitzaldi guztiak ere.

Gaien zerrenda eta bozketak
Osoko bilkuraren esku-hartzeen bideoa