ESKOLAKO MARRAZKI, IDAZLAN ETA IKERKETA LEHIAKETAK - www.jjggalava.eus
- Mediateca
- Agenda
- Histórico de sesiones
Sesiones
- Actividad general
- Resumen de Iniciativas
- Resumen de sesiones
Estadísticas
- Historia
- Sede
- Memorias
- Funciones generales
- Actas históricas
La Institución
- Igualdad
- Cuadrillas
- Servicios administrativos
- Reglamento de la Cámara
Funcionamiento
Actualidad
ESKOLAKO MARRAZKI, IDAZLAN ETA IKERKETA LEHIAKETAK
Arabako Batzar Nagusiek marrazketa, idatzizko adierazpen eta ikerketa lehiaketetarako deialdia egiten dute Arabako Lurralde Historikoko ikasleentzat, honako oinarri hauen arabera:
Parte-hartzaileak
Arabako Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetan, itunpekoetan eta pribatuetan matrikulatutako Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte hartu ahal izango dute.
‘Araba, gure lurraldea'
- Marrazki lehiaketa: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak
‘Arabako Batzar Nagusiak, gure legebiltzarra’
- Idatzizko adierazpen lehiaketa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleak
‘Foru sistema, gure erakundeen jatorria '
- Ikerketa lehiaketa: Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak
Baldintzak
- Lanak banakakoak izango dira, eta ikasle bakoitzeko bana aurkeztu ahal izango da.
- Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkez daitezke lanak.
- Identifikaziorik gabe (edo irakurtezinak) aurkeztutako lanak ez dira baliozkoak izango eta lehiaketatik kanpo geratuko dira.
- Lanek ez dute, inola ere, pertsonen edo erakundeen duintasunaren aurka egingo. Hala bada, baztertu egingo dira ebaluazio-prozesua igaro gabe.
- Orri-oinean datuak beteta dituzten jatorrizkoen bidalketak helbide honetara zuzendu beharko dira:
Posta arruntez:
Komunikazio eta Protokolo Zerbitzua
Arabako Batzar Nagusiak
Vicente Goikoetxea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz
Edo hezkuntza@jjggalava.eus helbidera (idatzizko adierazpen eta ikerketa lehiaketetarako lanak)
Berariazko betekizunak
‘Araba, gure lurraldea'
Marrazketa: Lana marrazki bat egitea izango da, lelo idatzi batekin, 'Zer da Araba zuretzat?' galderari erantzuteko.
Marrazkia egiteko edozein teknika erabil daiteke (arkatzak, akuarela, argizariak...).
Marrazkiak paperean edo kartoi mehean aurkeztu beharko dira, DIN A4 formatuan (21 x 29,7 cm), inolako kokapenik gabe, eta atzealdean egilearen datu pertsonalak agertu beharko dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, hiria (eta posta-kodea), ikastetxea eta ikastetxearen helbidea.
Idatzizko adierazpen lehiaketa ‘Arabako Batzar Nagusiak, gure legebiltzarra’
Idatzizko adierazpena: Lana poesia (gutxienez 12 bertso) edo prosa (gutxienez 30 lerro) moduan aurkeztu ahal izango da. Idazkia originala izango da, eta eskuz edo ordenagailuz aurkeztu ahal izango da, urdin edo beltz koloreko letrarekin, DIN A4 formatuan (21 x 29,7 cm). Arabako Batzar Nagusiei, haien jarduerari, lurraldean duten presentziari edo Arabako gizartearekin duten harremanari buruzkoa izan beharko du. Originaltasuna eta erakundeari buruzko ikerketa baloratuko dira. Gomendatzen da, lan hori errazteko, irakasleek gai hori aldez aurretik gelan jorratzea.
Erredakzio lehiaketak bi kategoria izango ditu: euskarazko lanak eta gaztelaniazkoak
‘Foru sistema, gure erakundeen jatorria '
Ikerketa: Arabako Batzar Nagusiekin edo Arabako foru-sistemarekin zerikusia duen alderdiren bati buruzkoa izan beharko du lanak, eta argitaratu gabea izan beharko du, aurretik argitaratu edo zabaldu gabea, osorik edo partzialki. Arabako Lurralde Historikoko edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango da, eta aukeratutako gaiaren araberako ikerketa-metodologia egokia erabiltzea baloratuko da (liburutegiak bisitatu, Interneten iturri fidagarriak kontsultatu, elkarrizketak edo inkestak egin, proba esperimentalak diseinatu...), bai eta askotariko liburu eta dokumentuak erabiltzea ere (entziklopedia inprimatuak edo elektronikoak, liburu monografikoak, aldizkarietako edo egunkarietako artikuluak, Interneteko eduki fidagarriak eta jatorri zilegia dutenak...). Gutxienez hamabost orrialdeko luzera izan beharko du.
Jabetza intelektualaren printzipio guztiak errespetatu beharko ditu (lan babestuen legez kanpoko kopiak ez egitea; lanetan ez sartzea testu-lanen zatiak, musikalak, ikus-entzunezkoak, irudiak edo Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako beste edozein sorkuntza, eskubideen titularren edo dagokion kudeaketa-erakundearen aldez aurreko baimenik gabe, legeak baimendutako kasuetan eta moduan izan ezik, eta betiere egilearen iturria eta izena aipatuta).
Lanak onartzea
Lan horiek onartzeko epea 2022ko martxoaren 11n amaituko da. Jatorrizkoak Arabako Batzar Nagusien jabetzapekoak izango dira, eta horiek argitaratzeko eskubide guztiak erreserbatuko dituzte, bai eta horien erreprodukzio osoa edo partziala ere.
Epaimahaia
- Arabako Batzar Nagusietako Mahaiko kideek osatuko dute epaimahaia; hala ere, beharrezkoa bada laguntza teknikoa izatngo dute irabazleak zehazteko, ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera.
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2021eko maiatzean emango da. Epaiaren edukia Arabako Batzar Nagusien webgunean jasoko da (www.jjggalava.eus).
- Epaimahaiaren erabakia dagokien ikastetxeei jakinaraziko zaie, bai eta lanen egileei ere. Epaimahaiak beretzat gordetzen du oinarri hauetan jasotzen ez den edozein alderdiri buruz erabakitzeko eskubidea.
- Sari-banaketa erakundeak antolatutako ekitaldi batean egingo da.
Ebaluazio-irizpideak
Marrazketa lehiaketa ‘Araba, gure lurraldea'
·· Ezarritako gaiaren aipamena eta erabilitako sinbologiaren zuzentasuna.
· Marrazketaren eta aukeratutako leloarekiko harremana.
· Erabilitako teknika plastikoaren zuzentasuna.
· Adierazpen artistikoaren originaltasuna.
· Estetika eta kolorea.
‘Arabako Batzar Nagusiak, gure legebiltzarra’
· Ezarritako gaiekiko koherentzia.
· Hiztegiaren domeinua eta zuzentasuna ortografikoa eta sintaktikoa.
· Aurkezpena
· Sormena eta ekarpen pertsonala.
· Aurretiazko ikerketa-lana
Ikerketa lehiaketa ‘Foru sistema, gure erakundeen jatorria '
· Ezarritako gaiekiko koherentzia.
· Hiztegiaren domeinua eta zuzentasuna ortografikoa eta sintaktikoa.
· Aurkezpena
· Sormena eta ekarpen pertsonala.
· Aurretiazko ikerketa-lana: erabilitako metodologia eta dokumentazioa
Oharrak
- Aukeratutako lanekin hainbat erakusketa egin ahal izango dira, eta horien datak eta kokalekuak behar bezala jakinaraziko dira. Arabako Batzar Nagusiek aukera izango dute erreproduzitzeko edo erakusteko edozein euskarri edo formatutan, askatasunez eta inolako preziorik ordaindu gabe, eta egokien deritzon banaketa edo komunikazio publikoa emango diote.
- Edozein lehiaketatan parte hartzeak oinarri hauek osorik onartzea dakar, baita sariak banatzeko ekitaldietan hartutako irudiak jendaurrean zabaltzeko baimena ematea ere.
- Informazio gehiago eska daiteke:
Arabako Batzar Nagusiak
Komunikazio eta Protokolo Zerbitzua
Telefonoa: 945 125 104
e-maila: hezkuntza@jjggalava.eus