Lurralde Historikoaren Aurrekontuak onartzea - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Lurralde Historikoaren Aurrekontuak onartzea
Arabako Lurralde Historikoko aurrekontuek Arabako Foru Aldundiak bidaltzen du Batzar Nagusietan eztabaidatu eta, hala badagokio, onesteko. Aurrekontuek balio dute zenbakitan jartzeko aurrekontu-ekitaldian gobernuak aurrekontu-ekitaldian erdietsi nahi dituen helburuak.
Behin Arabako legebiltzarrak onartuta, aurrekontuetan Aldundiari adieraziko zaio zein den ekitaldian gastatu dezakeen gehieneko muga, bai eta zein kontzepturi aplikatu behar dizkien gastu horiek. Halaber, zergen bidez bilduko diren diru-sarrerak estimatzen dira.
Batzar Nagusiek foru arau baten bidez onesten dituzte aurrekontuak. Izapidetza ohiko araugintza-prozeduraren arabera egiten da, Ganberako Araudiaren 150. eta 153. artikuluetan ezartzen diren berezitasunekin. Edonola ere, aurrekontuen foru arau proiektuak lehentasuna du tramitazioan Batzar Nagusietako gainerako lanen aldean.