Arabako Batzar Nagusien funtzionamendua eta lana arautzen dituen oinarrizko araua da. Egungo araudia apirilaren 22ko 17/2013 Foru Arauaren bidez onartu zen (ALHAO, 55. zk., 2013ko maiatzaren 15ekoa), eta azken eguneratzea martxoaren 5eko 2/2019 Foru Arauak ezarri zuen, Arabako Batzar Nagusien Funtzionamenduari buruzko Araudia aldatzen duenak, atxiki gabeko batzarkidearen figura arautzeko (ALHAO, 33. zk., 2019ko martxoaren 18koa). Gaur egun, osagai hauek ditu:

  • 9 titulu
  • 208 artikulu
  • 4 xedapen orokor

Halaber, indarrean dagoen araudia osatzen dute presidentziak emandako Izaera Orokorreko Ebazpenek, Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen aldeko iritziarekin, Arabako Batzar Nagusien Erregelamenduaren 45.4 artikulua.

Era berean, Araudiari egindako aldaketak eta indargabetutako araudia jasotzen dituen dokumentua eransten da.