Batzar Nagusiak

Gaur egungo Batzar Nagusien jatorria Batzar Nagusien antolaketa eta funtzionamenduari buruzko urtarrilaren 26ko 122/1979 Errege Dekretua da. 

“Arabako Batzar Nagusiak, ohitura historikoarekin bat etorriz, Arabako herriaren parte-hartzerako organoa dira; parte-hartze hori ondokoen bidez burutuko du herriak: Ermandadeetan taldekatutako udalerriak, administrazioa eta probintziako organoa” (I. Kapitulua 2. artikulua). Beraz, udalerrien elkarketa izango da Araba probintzia antolatzeko oinarria. Lege-esparru horretan osatu zituzten 1979ko maiatzaren 7an berriz jarritako Batzar Nagusiak. 

Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutuak (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa) ondokoa dio 24. artikuluan Lurralde Historikoei buruz: “euren foru erakundeak mantendu eta antolatzen dituztela”, Horretarako horien antolaketa berriz ezarri eta eguneratuko dute eta baita ere autogobernurako erakunde pribatuak eta, duten eskumenaren arabera, 1980ko urtarrilaren 18an lehen Funtzionamendu Araudia onetsi zuten; horixe izango zen Arabako Foru Organoen antolaketa eta funtzionamendurako oinarri nagusia. Gainera, eredu parlamentario bat finkatu zuten bi organoen (Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren) arteko harremanetarako. 

1983ko martxoaren 7an Arabako Lurralde Historiakoren Erakundearen Antolamenduari buruzko Foru Araua onetsi zen. Foru Arau horren 4. artikuluak ondokoa dio: 

  • “Batzar Nagusiak Lurralde Historikoko herri ordezkaritza eta partaidetzarako erakunde gorena dira".
  • “Batzar Nagusiek euren araugintzazko ahalmena burutuko dute Foru Arau horretan finkatuko moduan, diputatu nagusia aukeratuko dute, aurrekontuak onetsiko dituzte (Foru Aldundiak proposatuta) eta Aldundiaren ekintza sustatu eta kontrolatuko dute”.