Egoitza - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Gardentasuna
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Egoitza
Arabako Batzar Nagusien egoitza, gaur egun, elkarri lotuta dauden hiru eraikin ezberdinetan dago. Denak dira Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoak, baina Batzar Nagusiei laga die erabiltzeko.
Hasieran batzarren bulegoak Aldundiaren egoitzan jarri ziren; 1987an, berriz, Prado 34 kaleko etxeko instalazioak inauguratu ziren, sarrera Vicente Goikoetxea kaletik dutenak.
1868. urteko eraikin bat da, Martín de Saracíbar arkitektoak egina. Era berean, 1987an ere, XIX. mendeko eraikinarekin lotuta dagoen ondoko eraikin modernoago batean batzarkide-taldeen bulegoan eta batzar-lekuak atondu ziren.
1994an, zerbitzuak handitu zirenez gero, Aldundiak ondoko beste eraikin bat laga zuen, Prado 32 kalekoa hain zuzen ere. Aurrekoa bezala, XIX. mendeko eraikuntza zen, 1881ekoa, arkitekto berberak egindakoa. Biak lotuta geratu ziren arkitektura aldetik eta eraikin bakarra osatzen dute.
Instalazio horretan zerbitzu guztiak ematen dira, administratiboak zein parlamentarioak. Osoko bilkuren saioak, berriz, Probintziako Etxe-jauregiko Osoko Bilkuren Areto historikoan egiten dira oraindik ere, hau da, Arabako Batzar Nagusietako organoak hartzeko eraiki zen lehenengo egoitzan.
Arabako Batzar Nagusiek beren egoitza zabalik daukat bisita birtual berriaren bidez bisitatu gura duten guztientzat.
Baina, gainera, eraikin hauetaz zein Arabako instituzio antzinakoenaz gehiago jakin nahi izanez gero, bisita bat erreserbatu dezakezu.

Egoitza administratiboa
Arabako Batzar Nagusietako administrazio-egoitza Prado kaleko 32. ata 34. zenbakietan dago. Jatorriz, Pedro Ortiz de Zárate y Urcelayren bi etxebizitza ziren, eta egungo erabilerarako atondu ziren 2003an eta 1987an, hurrenez hurren. Biak lotuta daude arkitektura aldetik eta eraikin bakarra osatzen dute.

Lehendakaritza
Administrazio-egoitzaren lehen solairuan lehendakaritzaren bulegoa dago, bai eta Ganberako lege-zerbitzuak eta komunikazio- eta protokolo-kabinetea. Halaber, eraikin horretan zerbitzu tekniko eta administratiboen bulegoak daude, zeinek laguntza, gestioa eta aholkularitza ematen baitiete instituzioaren organoei.

Batzordeen aretoa
Vicente Goikoetxea kaleko 2. zenbakiko eraikinean daude batzarkide-taldeen lan-guneak eta batzorde-aretoa. Bertan, prokuradoreek hainbat gai jorratzen dituzte osoko bilkurak onartu aurretik.

Harrera-gela
Prado 34 kaleko eraikina 1868an egin zen, eta 1987az geroztik Arabako legebiltzarreko administrazio-bulego guztiak hartu zituen, harik eta 2000. urtean kale bereko 32. zenbakia horretarako atondu zen arte. Eraikinaren banaketa, gehienbat, egin zeneko berbera da: lehen solairuan harrera-gela dago, bai eta lehendakaritzaren lehengo bulegoa, zeina jatorrizko altzariekin apainduta baitago.

Osoko bilkuren aretoa
1844an inauguratu zenetik, Probintziako Etxe-Jauregian dago. Astero bertan biltzen dira Arabako legebiltzarra osatzen duten 51 batzarkideak. Bi mende hauetan zehar hainbat erreforma egin dira aretoan unean-unean izan behar zuen erabilerara egokitzeko. Lau urterik behin Arabako diputatu nagusi berriaren zin-egitea edo hitz-ematea egiteko agertoki bihurtzen da.