Bozeramaileen Batzarra - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Bozeramaileen Batzarra
BASTERRA UGARRIZA, IRMA MARÍA
Osoko bilkura
Kargua: Lehendakaria
Aldia: 2023/06/19 - Gaurdaino
Mahaia
Kargua: Lehendakaria
Aldia: 2023 - Gaurdaino
Bozeramaileen batzarra
Kargua: Lehendakaria
Aldia: 2023/06/22 - Gaurdaino
Batzarkide taldea: EAJ-PNV
Kargua: Lehendakaria
Hautesbarrutia: Aiara
Kargua hartzea: 2023/06/19
Batzarkide Taldeko bozeramaileek osatzen dute; Batzar Nagusietako lehendakariak, edo haren ordezko lehendakariorde batek edo idazkari batek zuzenduko du. Mahaiko gainerako kideak joan daitezke eta bozeramaile bakoitzak Taldeko beste kide bat eraman dezake. Legelari nagusiaren edo haren ordez arauen arabera aritzen denaren aholkularitza izango dute.
Arabako Foru Aldundiari ere Bozeramaileen Batzarraren deialdiaren berri emango zaio beti, egokia iruditzen bazaio, batzarrera ordezkari bat bidal dezan (48.3 artikulua).
Funtzioak
- Osoko bilkurako gai-zerrenda ezartzea, Ganberako lehendakaritzarekin adostuta (73.1 artikulua).
- Batzarkideen artean banatzea osoko bilkuren aretoko eserlekuak (66.1 artikulua).
- Aho batez onesten ditu adierazpen instituzionalak (185. artikulua).
- Bere aldeko iritzia behar da ondorengoetarako:
- Lehendakariak ebazpen orokor bat eman dezan Araudia osatzeko zereginetan (45.4 artikulua).
Bere iritzia aurretiaz entzun beharko da ondorengoetarako:
- Batzar Nagusien lanak ordenatzeko eta errazteko lagungarriak diren irizpideak ezartzeko.
- Batzordeen eta osoko bilkuraren jarduera-egutegia ezartzeko.
- Batzar Nagusien jarduerak sustatzeko, osoko bilkuraren jarduera-egutegia zehazteko eta organoen lanak koordinatzeko.
- Ohiko batzordeen kopurua, izena eta eskumen-eremua zehaztea (58.2 artikulua), bai eta Batzar Nagusien agintaldian beharrezkoak diren aldaketak (58.4 artikulua).
- Batzarkide-taldeek batzordeetan duten kide kopurua zehazteko.
- Batzarkide-taldeek Batzar Nagusien egoitzan duten kokapena zehazteko.
- Mahaiaren erabakiren bati buruzko berraztertzeko eskaera egin denean (44.2 artikulua).