Bisita gidatuak - www.jjggalava.eus
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Gardentasuna
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Bisita gidatuak
Bisita gaitzazu!
Bidal iezaguzu posta elektroniko bat
comunicacion@jjggalava.eus
deitu telefonoz
945 125 104
edo eskatu bisita web bidez
Bisita eskatu
Arabako Batzar Nagusien egoitza, gaur egun, elkarri lotuta dauden hiru eraikin ezberdinetan dago. Vitoria-Gasteizko Prado eta Vicente Goikoetxea kaleek bat egiten duten tokian daude; Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoak dira eta Batzar Nagusiei lagata dauzka. Gainera, Arabako legebiltzarrak osoko bilkuren areto bat dauka Probintziako Etxe-Jauregiaren barruan.

Egoitza administratiboa
Arabako Batzar Nagusietako administrazio-egoitza Prado kaleko 32. ata 34. zenbakietan dago. Jatorriz, Pedro Ortiz de Zárate y Urcelayren bi etxebizitza ziren, eta egungo erabilerarako atondu ziren 2003an eta 1987an, hurrenez hurren. Biak lotuta daude arkitektura aldetik eta eraikin bakarra osatzen dute.

Lehendakaritza
Administrazio-egoitzaren lehen solairuan lehendakaritzaren bulegoa dago, bai eta Ganberako lege-zerbitzuak eta komunikazio- eta protokolo-kabinetea. Halaber, eraikin horretan zerbitzu tekniko eta administratiboen bulegoak daude, zeinek laguntza, gestioa eta aholkularitza ematen baitiete instituzioaren organoei.

Mahaiaren bilera-gela, bozeramaileen batzarra eta prentsa-aretoa
Aipaturiko eraikinetan Batzar Nagusietako Mahaiko kideek, batzarkide-taldeetako bozeramaileek eta batzordeek bilerak egiten ohi dituzten espazioak daude. Sarrera Vicente Goikoetxea kaletik egiten da. Era berean, beheko solairuan prentsa-aretoa dago; bertatik, instituzioko kideek hedabideei eta, azken batean, Arabako gizarteari zuzendutako adierazpenak egiten dituzte.

Harrera-aretoa
Prado 34 kaleko eraikina 1868an egin zen, eta 1987az geroztik Arabako legebiltzarreko administrazio-bulego guztiak hartu zituen, harik eta 2000. urtean kale bereko 32. zenbakia horretarako atondu zen arte. Eraikinaren banaketa, gehienbat, egin zeneko berbera da: lehen solairuan harrera-gela dago, bai eta lehendakaritzaren lehengo bulegoa, zeina jatorrizko altzariekin apainduta baitago.

Osoko bilkuren aretoa
1844an inauguratu zenetik, Probintziako Etxe-Jauregian dago. Astero bertan biltzen dira Arabako legebiltzarra osatzen duten 51 batzarkideak. Bi mende hauetan zehar hainbat erreforma egin dira aretoan unean-unean izan behar zuen erabilerara egokitzeko. Lau urterik behin Arabako diputatu nagusi berriaren zin-egitea edo hitz-ematea egiteko agertoki bihurtzen da.
Ohiko zalantzak
Zenbat pertsona joan daitezke?
Bisitak, ahal dela, 10 eta 30 lagun bitarteko taldeekin egingo dira, baina berez muga bakarra da bisitatuko diren gelen tamaina, hau da, zenbat lagun sartzen diren. Talde txiki edo handiagoei arreta emateko aukera baloratu egingo da.
Zenbat irauten du bisitak?
Printzipioz, ordubeteko bisitak programatzen dira.
Mugikortasun murriztua duten pertsonek egin dezakete?
Arabako Batzar Nagusietako areto guztiak egokituta daude mugikortasun murriztua duten pertsonak sartzeko; ez dago, hortaz, horretarako eragozpenik.