Arabako Batzar Nagusiek 2025erako kontuak adostu dituzte

akordioa
2024 abe. 12


Arabako Batzar Nagusiek 2025erako aurrekontuak onartu dituzte, EAJ-PNV, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin eta EH Bildu, Elkarrekin Araba eta Mixto-Vox taldeen abstentzioarekin.


Batzar Nagusien Aurrekontuari buruzko Foru Arauaren proposamena 7.9 milioi eurokoa da, eta % 3,33ko igoera izan du aurtengoarekin alderatuta.
Ondasun arruntetan eta zerbitzuetan gastatzeko beharrezko partidez eta langileen lansariez gain, aurrekontuan lurralde historikoko beste erakunde batzuekin, hala nola koadrilekin edo Euskal Fondoarekin, sinatutako lankidetza-hitzarmenak edo baterako ekintzak jasotzen dira, besteak beste.

Arabako legebiltzarrak Berdintasunerako eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planetan hartutako konpromisoek ere badute lekua kontu horietan, urtero bezala, ondare historiko propioa birgaitzeko eta mantentzeko partidak aurreikusten baitituzte.

 

Adostatutako aurrekontuak