Arabako Batzar Nagusietako Dokumentazio eta Artxibo Zerbitzuaren funtzioak

 

Arabako Batzar Nagusietako Dokumentazio Zerbitzuak, informazioa kudeatzeko zentro bat bezala lan egiten du eta Batzarrek euren funtzioak burutzeko sortzen duten informazioa zein kanpotik datorren informazioa kudeatzen du.

Zerbitzuari agindu zaizkien funtzioek honako helburu hau dute: zenbait programa eta prozedura konfiguratzea, Erakundeak dituen informazio-behar guztiak modu eraginkorrean planifikatzeko, kudeatzeko eta ezagutzeko; horretarako, informazio hori erabiltzeko, kudeatzeko eta zabaltzeko beharrezkoak diren baliabideak proposatuko ditu.

Ganbera honetako Zerbitzuak zenbait esparrutan esku hartzen du eta zuzenean burutuko ditu jarraian aipatzen ditugun funtzioak honako esparru hauei dagokienez:

Parlamentuko agirietan dagoen informazioa: Kudeaketa artxiboa, Artxibo Orokorra, web orriaren bidez zabaltzea.


Esparru honetan lan hauek burutzen ditu:

  1. Batzar Nagusiek sortzen duten dokumentazioa antolatu eta kontrolatzen du; horretarako agiriak aztertzeko, kudeatzeko, baloratzeko eta informazio hori zabaltzeko lanak burutuko ditu. Arlo horretan honako ardura hauek ditu::
    • Artxiboak kudeatzeko sistema orokorra
    • Sistema horren inguruko arautegia finkatzea: dokumentazioa antolatzea, sailkatzea eta artxibatzea.
    • Baloratzeko eta garbitzeko arautegia finkatzea

       

  2. Zabaltzeko proiektuak. Eremu honetan, helburua parlamentuko arautegi-prozesuen gardentasuna denez, Dokumentazio Zerbitzuak erakundearen WEB orriaren bidez informazioa zabaltzeko proiektuak burutu eta sustatzen ditu. Horri esker ondokoa lortzen du:
    • Erakundea bera ezagutzera ematea. Hauteskundeak, Kideak, Organoak, Funtzioak eta prozedurak
    • Erakundeak sortutako informazioa eskuratzeko aukera ematea
    • Informazioaren ikuspegi eguneratua ematea
    • Bere arautegia zabaltzea

 

Dokumentazioa ikuspegi bibliotekonomikotik


Dokumentazio Zerbitzuak Batzarretako Liburutegiaren kudeaketaz arduratzen da. Liburutegi horrek barne kudeaketa eta dibulgazioa du eta Batzarretako kideek erabiltzeko da. Honako funts hauek kudeatzen ditu: erreferentziako obrak eta gai juridiko eta legegileei buruzko monografiak.

Beste Euskal Entitate Publikoekin harreman estua du argitaratzen dituzten obrak lagatzearren eta liburuen truke egitearren.

Jarduera garrantzitsua burutzen du informazioa eta agiriak emateko eta informazioa zabaltzeko gure bildumatik kanpo.

Lokal handi eta eroso bat eskaintzen du.

 

Dokumentazio Zerbitzua


Arlo honetako zerbitzu eta administrazio politikak, gure funtsezko eta oinarrizko erabiltzailearen arabera proposatzen dira; erabiltzaile horiek Batzarkide Taldeko kideak dira. Hori dela eta, informazio eskaera baten aurrean honako funtzio hauek egiten dira:

  • Sareetan iturriak aztertu eta ezagutzea
  • Eskaeraren arabera aukeraketa egitea
  • Beharrezko dosier edo baliabide elektronikoak sortzea era argi eta erakargarri batean, informazio hori erraz lortzeko eta erabiltzeko modukoa izan dadila.

Ohiko lan bat aholkatzea eta Interneteko mekanismoak, baliabideak eta erremintak ezagutaraztea da, erabiltzaileari askatasun, independentzi eta autonomi handiagoa emateko informazioa bilatzeko prozesuan.

 

Informazioaren kudeaketa informatikoa


Lanpostuak berak dituen funtzioez gain, 2004ko abenduan Erakundeko informatika kudeaketari buruzko funtzioak ere esleitu zizkioten. Honako funtzio hauek alegia:

  • Zenbait proiektu tekniko proposatzea, informazioaren lanketa eta difusioa hobetzeko beharrezkoak diren aplikazio informatikoei buruzkoak.
  • Erabiltzen diren metodologiak eta aplikazioen barne-kontrola berrikustea: bideragarritasuna, egokitasun teknikoa, erabiltzaileen gogobetetasuna, etab.
  • Informatika-sistemen eta segurtasunaren mantentze-zerbitzuak esleituta dituzten enpresek gauzatzen dituzten lanak koordinatzea, eta proposamen berriak egitea Sistema Eragile, Software eta Segurtasun fisikoari buruz.
  • Informatika-aplikazioen Segurtasun logikoko proiektuak proposatzea: inplementatutako Software-en jabetza eta erabilera, sarreren kontrola, iturri fitxategien kontrola, etab.
  • Honako entitate, enpresa eta pertsona hauek orokorrean koordinatzea: Biltzar Nagusietako informazioa kudeatzeko garatu diren aplikazio edo eta sistema informatikoekin lotura zuzena dutenak.

 

Zerbitzuak eskatzea


Aipatutako zerbitzuak eskatu nahi izanez gero, ondokoetara zuzendu: