Agerraldia eskaera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Agerraldia eskaera
Herritarrek edo kolektiboen agerraldi-eskaerak aurkeztea, haien interesekoak diren eta Arabako Batzar Nagusien eskumenekin eta funtzioekin zerikusia daukaten gaiak azaltzeko.
Zertan datza izapide hau?
Arabako Batzar Nagusien Funtzionamendu Araudiaren 189. artikulua aplikatuz, Batzar Nagusiei eragiten dieten arazoen berri eman nahi dieten pertsonek edo kolektiboek Ganberaren aurrean agertu nahi dutela jakinarazi ahal izango diote Mahaiari.
189. artikulua |
---|
|
Eskaera nola egin?
Eskaera ereduari jarraituz egin daiteke.
Gehienez 4 pertsona egin dezakete agerraldia. Harremanetarako datuak adierazi behar dira eta datuen babeseko fitxa entregatu. Agerraldi egile guzti-guztiek onespena eman ezean, ekimena ez da web gunean argitaratuko eta izapidetuko duen batzordearen bilkura ateak itxita egingo da.
Non aurkezten dira agerraldi-eskaerak?
Era presentzialean
Eskaera eta dokumentazioa beteta eta sinatuta aurkeztu behar da Arabako Batzar Nagusietako Idazkaritza Nagusiaren erregistroan.
Ordutegia: 8:00etatik 15:00etara Helbidea: Vicente Goikoetxea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz
Era telematikoan
Eskaera eta dokumentazioa beteta, sinatuta eta eskaneatuta bidali behar da posta elektroniko bidez.
E-mail: ciudadania@jjggalava.eus