Arabako Batzar Nagusiek berriro irekiko dituzte ateak larunbat honetan, maiatzak 28

Arabako Batzar Nagusiek berriro irekiko dituzte ateak larunbat honetan, maiatzak 28

Ate irekiak 2022
2022 mai. 22

Arabako Batzar Nagusiek ateak irekiko dituzte berriro larunbat honetan, maiatzaren 28an, pasa den asteburuan egin ezin izan zutenek,  erakundearen eta egoitzaren historia edo bertan egiten den lana ezagutzeko aukera izan dezaten. Aldez aurretik izena eman beharko da 945125104 telefonoan edota erakundearen webgunean (hemen sakatuz), baina egunean bertan ere eman ahal izango da izena.

Arabako Parlamentuaren egoitza Prado eta Vicente Goikoetxea kaleek bat egiten duten tokian dago, eta Gasteizko eta Arabako herritarrek bere ate granateengatik ezagutzen dute. Gaur egun historia gehien duten erakundeetako bat ezagutu nahi dutenei harrera egiteko irekiko da. 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara bitartean, Gasteizko toki horretara hurbiltzen diren pertsonak erakunde baten egunerokoan barneratu ahal izango dira. Batzuetan ezezaguna da erakunde hori, baina arabarren eguneroko bizitzan funtsezkoak diren gaiak eztabaidatu eta erabakitzen dira han, Arabako Lurralde Historikoko aurrekontuak, Errepide Plana edo Gizarte Ongizateko politikak, besteak beste.

Egoitza

Arabako Batzar Nagusien administrazio-egoitza Prado kaleko 32. eta 34. zenbakietan dago. Bi etxebizitza horiek Pedro Ortiz de Zarate eta Urcelayren jabetzakoak ziren jatorriz, eta 2003an eta 1987an egokitu ziren gaur egun erabiltzeko, hurrenez hurren. Martin Saracibar arkitektoak eraiki zituen 1868 eta 1881ean (besteak beste, Probintziako Etxe-Jauregiko eta Gasteizko kartzelako eta lan asko egin zituen), eta biak arkitekturaren aldetik lotuta daude gaur egun, eraikin bakar bat osatuz.