Batzar Nagusiak, Herritartasunerako Eskola Irekiaren bisita gidatuen hurrengo hitzordua - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiak, Herritartasunerako Eskola Irekiaren bisita gidatuen hurrengo hitzordua
Datorren apirilaren 16an, Arabako Batzar Nagusien egoitzek ateak irekiko dituzte Arabako legebiltzarraren historia, jatorria eta jarduera garatzen duten eraikinak ezagutarazteko, HEIri esker, Gasteizko Udalaren Herritartasunerako Eskola Irekiari esker. Batzar Nagusietarako bisita gidatuak dira eskolaren udaberriko programazioaren abiapuntua, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen sailak bultzatuta.
Bisitek, euskaraz eta gaztelaniaz, Batzar Nagusien historia hasieratik gaur egunera arte ezagutzeko aukera emango dute, herritarrek parte hartzeko dituzten moduei arreta berezia eskainiz.
Lehenik eta behin, Prado kaleko Ortiz de Zárate-Zuloaga eta Ajuria etxea, Batzar Nagusietako Lehendakaritzaren eta administrazio-zerbitzuen egoitza, eta Vicente Goikoetxea kaleko eraikina bisitatuko dira, batzarkide-taldeak eta batzorde-aretoa bertan baitaude. Ondoren, segizioa Probintziako Jauregira (Diputazioaren eraikinera) joango da, eta bertan Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoa eta garai bereko gela erantsiak ezagutu ahal izango dira.
Jardueraren helburuak honako hauek dira: "Arabako Lurralde Historikoaren antolamenduaren barruan denboran zehar izandako aldaketetara eta aurrekari historikoetara hurbiltzea, eta Batzar Nagusiek herritarrek parte hartzeko dituzten bideak ezagutaraztea. Gainera, bi erakundeen egoitzek zaintzen duten ondare historiko-artistikoa hurbilduko dugu", nabarmendu dute Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidenteak eta Miren Fernández de Landa Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak.
Bisita honetan parte hartzeko izena eman behar da formulario honen bidez apirilaren 16ra arte edo plazak bete arte.