Batzar Nagusiek ekainaren 25ean zozketatuko dituzte doan ematen dituzten ekipo informatikoak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek ekainaren 25ean zozketatuko dituzte doan ematen dituzten ekipo informatikoak
Datorren ekainaren 25ean, goizeko 12:00etan, Batzar Nagusiek gizarte-erakundeen esku doan jartzen dituzten ekipo informatikoak zozketatuko dituzte. Zozketa streaming bidez jarraitu ahal izango da webgune instituzionaleko mediatekaren bidez: https://mediateca.jjggalava.eus/live
Arabako Legebiltzarrak duela bi hilabete abian jarri zuen fundazioen, elkarteen, irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta toki-erakundeen esku material informatikoa jartzeko prozedura. Material hori orain arte batzarkide-taldeek edo Arabako Legebiltzarreko administrazio-zerbitzuek erabili izan dute, eta zerbitzu publikorako ezgaitzat jo izan da. Zehazki, 45 eramangarri, mahai gaineko 20 ordenagailu, 4 monitore eta postuko 2 eskaner jarriko ziren doan.
Deialdiak eskaera ugari jaso zituen (182), eta, beraz, esleipen ahalik eta bidezkoena egiteko prozedura hau ezarri da:
- Zozketan onartutako erakundeak zerrendatuko dira, 1etik hasita. Zerrenda hori zozketaren aurretik argitaratuko da webgunean, eta onartutako erakundeei bidaliko zaie.
- Zozketaren egunean, ausazko zenbakien programa informatiko baten bidez, onartutako erakunde eskatzaileen kopuruarekin bat datorren zenbaki-ordena bat aterako da (ekipoak esleitzeko, uko egin edo bete ezean).
- Erakundeen zerrenda egingo da, zozketaren emaitzaren hurrenkeran.
- Hautatutako erakundeei equipo batez eta periferiko batez osatutako lote bat emango zaie (baldin eta hori eskatu bada).
- Posta elektroniko bat bidaliko zaie lehenengo bost erakunde sarituei, eta eskatuko zaie pleguaren bigarren atalean ezarritako dokumentazioa bidal dezatela eta, eskatu zutenaren artean, ekipo bat eta periferiko bat hauta dezatela. 5 eguneko epea emango zaie erantzuteko.
- Aurrekoak esleitu ondoren, hautatutako hurrengo bost erakundeei bidaliko zaie posta, eskuragarri dauden elementuen zerrenda batekin, eta aurreko paragrafoan bezala jokatuko da. Jarduteko modu berarekin jarraituko da ekipo guztiak esleitu arte.
Esleitutako materiala konfirmatu zaien erakundeek Batzar Nagusien egoitzara joan beharko dute materiala jasotzera, aldez aurretik hitzordua eskatuta.