Batzar Nagusiek bat egin dute Down Sindromearen Munduko Egunarekin - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek bat egin dute Down Sindromearen Munduko Egunarekin
2024 mar. 21
Arabako Batzar Nagusiak urdinez eta horiz argiztatuko dira gaur gauean. Kolore horiek 21. kromosomaren trisomia irudikatzen dute, Down sindromea duten pertsonak Munduko Egunean ikusarazteko.
2011n, NBEk Down Sindromearen Munduko Eguna izendatu zuen, kontzientzia publiko handiagoa sortzeko eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen duintasuna, balioa eta ekarpen baliotsuak beren komunitateen ongizatearen eta aniztasunaren sustatzaile gisa gogoratzeko. Egun horretan, halaber, norberaren autonomiaren eta independentziaren garrantzia azpimarratu nahi da, bereziki nork bere erabakiak hartzeko askatasuna.