Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Pleno
2022 eka. 01

Gaur goizean, Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan, Gasteizko Probintzia Etxe-Jauregian, foru gobernuaren kontrolerako osoko bilkura egin da, ekainari dagokiona.

Bilkura horretan, batzarkide taldeek sei interpelazio eta hamaika galdera egin dizkiete foru gobernuko kideei, eta horietatik zortzi Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak egin ditu, beste zazpi EH Bilduk eta gainontzeko biak Arabako Popularrak taldearenak izan dira.

Lehenik eta behin, diputatu nagusiak Arabako Popularrak batzarkide-taldeak langile autonomoen egoerari buruz egindako interpelazioari eta EH Bilduren bi galderari erantzun die, azken horiek Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuaren gabeziei eta Araba Helburu prozesuari buruz. Jarraian, bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko eta Foru Administrazioko foru diputatua izan da Arabako Popularrak batzarkide-taldeak interpelatu duena foru sektore publikoko enplegu publikoa egonkortzeko prozesuei buruz eta 2019-2020-2021 aldian egiteke dauden LEPei buruz, bai eta euskararen ezagutzari merezimendu gisa emango dioten balorazioari buruz ere.

Bestalde, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuak EH Bildu batzarkide-taldeari erantzun dio Sozietateen gaineko Zergaren gutxieneko tasa efektibo bat ezartzearen inguruan, Lurralde Orekako foru diputatuak azken Obra Txikien eta Auzo Harremanen Planean onartutako lanak egiteko orduan lehengaien prezioen gorakadak izan duen eraginaren aurreko bere jarrerari buruzko interpelazio bati erantzun behar izan aurretik. Horrek ere talde berberaren Lurgain eta lurzoru tasa ezartzeko azterlana izeneko partidari buruzko galdera bati ere erantzun dio.

Ondoren, Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatuak hartu du hitza osoko bilkuran, eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) eskatu dio azal dezan zer asmo dituen Arabatik Bizkaiara edo Gipuzkoara egiten diren joan-etorrietan BAT txartelaren elkarreragingarritasunaren inguruan. Halaber, arabarrak izan eta errepide hau sarri erabiltzen duten langileei dagokienez, Gipuzkoan erroldatuta ez baitaude, Beasain eta Bergara arteko A-636 errepideko hainbat zatitan bidesaria oso-osorik ordaintzeko betebeharraren ezarpenak sortzen duen babesgabetasunari buruzko bi galdera erantzun ditu, Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) eta EH Bilduk aurkeztuta, hurrenez hurren.

Atrilera igo den gobernuko hurrengo kidea Gizarte Politiketako foru diputatua izan da, eta bere sailak Añanako, Gorbeialdeko eta Mendialdeko kuadrilletan kudeaketa publikoko egoitza-zentroak abian jartzeko dituen asmoei buruzko interpelazioari erantzun dio, EH Bildu batzarkide-taldearen ekimena. Horrez gain, bi galdera erantzun ditu IFBSren egonaldi luzeko etxebizitzari buruz, batetik, eta, bestetik, DSBEa jasotzeko aukera duten pertsonen egoerari buruz, biak Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearenak.

Gai-zerrendak jasotzen zuen bezala, Nekazaritzako foru diputatuak Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldearen bi galderari erantzun die, koltza sustatzeari eta landatzeari buruzko jarduketei buruz eta ehizaren arloko hainbat zehapen-espediente berriro irekitzeari eta ebazteari buruz.

Saioa amaitzeko, Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatua Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideak interpelatu du Arabako Foru Aldundiak txorimalo izeneko kanoiak kontrolatzeko dituen asmoen berri izateko, eta bere saila Zadorrako urtegietako naiade-populazioek bizi duten muturreko larrialdi-egoeraren aurrean gauzatzen ari den eta gauzatuko dituen jarduketei buruzko galderari erantzun dio.