Gobernuaren kontrolerako osoko bilkura

Gobernuaren kontrolerako osoko bilkura

Kontroleko osoko bilkura
2021 urr. 06

Gaur goizean, Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan (Gasteizko Probintzia Jauregian kokatuta dagoena), foru-gobernua kontrolatzeko urriko osoko bilkura egin da. Gai-zerrendako aurretiko gai gisa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeko prokuradore kargua hartu du, Arantxa Abeciaren ordez,  Laura Fernández Goldaracena.

Jarraian, hileko lehen asteazkenerako Foru Ganberaren araudiak adierazten duen bezala, kontrol-saioari hasiera eman zaio. Bertan, batzarkide taldeek guztira sei interpelazio eta zortzi galdera egin dizkiete Arabako foru gobernuko kideei. Horietatik bost EH Bildu batzarkide taldeak proposatu ditu, beste horrenbeste Arabako Popularrek eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) izan da gainerako lauren egilea.