Batzar Nagusietako Mahaiaren asteroko bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusietako Mahaiaren asteroko bilera
Batzar Nagusietako Mahaiak zenbait espediente onetsi eta kalifikatu ditu asteroko bileran.
Horrela, oniritzia eman die Foru Gobernuak berriki onetsi dituen Arabako Foru Aldundiko zuzendarien kargu-uzte eta izendapenei, eta izapidetzeko onartu ditu batzarkide-taldeek aurkeztutako proposamenak: landa-eremuko osasun-arretari buruzko PPren mozio bat; idatziz erantzuteko PPren eta Elkarrekinen hiru galdera, azken 4 urteetako bonotaxi programari buruz, azken bi urteetan egondako bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrei buruz eta Gazeo eta Alaitza elizetako eta interes turistikoko beste leku batzuetako irisgarritasunari buruz. Horretaz gain, Añanako Kuadrillako lehendakari berria hautatzeari buruzko bi informazio-eskaera kalifikatu ditu.
Mahaiak, halaber, erakundearen beraren barne-kudeaketako eta administrazio-kudeaketako zenbait izapide erabaki ditu.